Lankidetza-energia:
Mikrosareak
Energia garbiaren autokontsumoa indarra hartzen ari den errealitate bat da. Eseki enpresa aitzindaria izan da Lizarraga-Ergoiena eta Garraldan horrelako instalazioak martxan jartzen.
Hornidura-kalitate handiagoa
Fakturan aurreztea
Sarearekiko mendekotasun txikiagoa
Kontsumo-handien kontrola
Bi norabideko elektrizitatea sortzeko sistema,
elektrizitatea hornitzaileetatik kontsumitzaileetaraino banatzea ahalbidetzen duena, teknologia digitala erabiliz eta jatorri berriztagarriko sortze iturrien integrazioa erraztuz, energia aurrezteko, kostuak murrizteko eta fidagarritasuna handitzeko helburuarekin.

Gauza bera al dira komunitate energetikoa eta mikrosare bat?
Nahiz eta zati bat berdina izan, mikrosare bat eta energia-komunitate bat ez dira gauza bera.
Mikrosare bat energia sortzeko, kudeatzeko eta kontsumitzeko erabiltzen den sistema bat da; energia-komunitate bat berriz, sare orokorretik ia isolatuta dagoen talde bat osatzen duten pertsonen eta/edo erakunde publiko edo pribatuen multzoa da, eta mikrosareak sortutako energia ekoizten, kudeatzen eta kontsumitzen dute.
Beraz, komunitate energetikoa, alderdi teknikoaz gain, alderdi soziala , juridikoa edo ekonomikoa ere biltzen dituen kontzeptua da.
Energia-komunitate bateko kide izan nahi duzu?
Bai erakunde gisa, bai maila partikularrean, informa zaitez autonomia energetikorako dituzun aukeretaz.